Dramaturgia berrien opila

Miss-Karaoke
Metrokoadroka & Pez limbo
Fotografía: Álvaro Ledesma

Haziekin, multizerealak, beltza, pikoduna, masa madre, madre de la masa!!…  Ogi aukera anitzen artean hain ditut denak gustuko ez baitakit zein erosi!  Ilara sortzen da okindegian erostera joaten naizen bakoitzean…Gaur zein hartuko? Zein frogatuko?

Antzerki lanekin antzekoa gertatzen zait. Sobada eta huecaren artean mundu bat dago.  Eta konturatu orduko, dramaturgia berriak deritzoten usainak, zaporeak eta itxurak erakarri naute. Hori! (atzamarrarekin  erakutsi diot okinari)

Hautuez ere aritzen da Miss Karaoke ikuskizuna, bestelako hautuez bada. Identitatea aukeratu egiten da edo identitateak aukeratzen zaitu? Joku probokatzaile bat taula gainean. Performancea, absurdoa eta umorea dastatzea erabaki dudan ogi berri honen osagai nagusiak.

“Tarteka marteka zurrunbilo arraroa eta arina  sentitzen dut barrenetan”,  dio Nisunek “Oingoan bai!” ikuskizunean; eta ikuskizunetara doan Josunek antzekoa pairatzen du dramaturgia berrien aurrean “ bah!, ez dute ezer berririk egin; ez dut ezer ulertu, edota,  hori nik ere egiten dut” arinkeriz esaten denean. Zenbat buru hainbat aburu, hautua joan dadila beti aurretik, baina ez okinari goizean goiz, gauerdian, esnatzearen meritua kendu. Ez antzezle eta zuzendariari eginiko lanaren aitorpena zalantzan jarri. Zurrunbiloak gora egiten dit eta. Sobada eta huecaren artean mundu anitza dago. Erakusleihoan dauden aukeren artean hautua egin ahal izatea  emozionateena. Dastatzea ondorengo gutizia.

Josune V.M.
Publicado en la revista digital Alea-Gasteiz

 

 

Deja un comentario